2015-04-16

IDAZLEAK ESKOLAN

Aurten 1. zikloko eta 2. zikloko umeekin egotera Yolanda Arrieta eta Patxi Zubizarreta etorri dira. Umeek haien liburuei buruz eta idazmen prozesuari buruz zeuzkaten zalantza guztiak galdetu zituzten.

Ekintza oso positibotzat baloratzen dugunez, espero dugu hurrengo ikasturtean errepikatzea.





19. KORRIKA



Martxoaren 27an, Galdakaon, Korrika txiki antolatu zen. Aurten, euria zela eta, bakarrik 3. zikloko ume batzuek parte hartu zuten. 

Korrika egin eta gero frontoira joan ginen pregoia irakurtzera eta han antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Gure eskolako neska bik eskolan prestatutako pregoia irakurri zuten.






                                                                        



Hona hemen aurtengo19. korrikaren  kanta: