2013-03-04

MARTXOAREN 8a

Zergatik ospatzen dugu?

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. 

Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta. 

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren. 



Emakumeen egoera gaur egun

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute.

“Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.

Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza. Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.