2013-12-19


        ZORIONAK!

Badatoz Gabonak!
   

Disfrutatzeko sasoia maitatzen dituzuenen
artean.   
   


  Ondo hasi urtea!



HATOR HATOR Gabon kanta


2013-12-04

EUSKARAREN EGUNA URRETAN

Aurten ere eskolako ikasleek euskararen eguna ospatu dute.

Adinen arabera ekintza desberdinak burutu dituzte.

Goizean sartzeko orduan bai Urreta 1ean bai Urreta 2an pregoia irakurri zen. Pregoia irakurri nahi baduzue klik egin hemen: PREGOIA.

Ondoren 6. mailako ikasleek haiek prestatutako bertsoak bota zituzten




Geroago Haur hezkuntzakoek eta Lehen hezkuntzako 1. eta 2. ziklokoek patioan antolatutako ekintzetan parte hartu zuten.






 









2013-09-24





Urtero bezala eskolara etortzeko sasoia heldu zaigu.
Kurtsoan zehar hemen aurkitu ahal izango dituzue eskolako berriak.


Ondo ibili eta asko ikasi!

2013-05-30


ZUZTARLUZE TXAPELKETAKO FINALA



Maiatzak 31

Heldu da eguna eta gure ordezkariak, Jone eta Irantzu, prest daude.

Aupa neskak!

2013-05-21

BERTSOLARITZA




BERTSOLARITZA

Maiatzaren 10ean eskolako areto nagusian kantaldia izan genuen. Bertan 3. zikloko ikasleek eta irakasleek parte hartu zuten. Emanaldia Josuk eta Aitorren eraman zuten aurrera.


                       

OSASUN ASTEA











Urtero bezala aurten ere maiatzaren lehenengo astean Urreta eskolan hainbeste ekintzak egin dira "osasun astearen barruan". Horien artean  
ZIRKU TAILERRA , LAGUNEKIN BARATZEAN txontxongiloak...



 

2013-05-20


GALTZAGORRIAK



Joan den ostiralean, maiatzak 17, Haur Hezkuntzako umeek "Galtzagorriak" ipuina ikusi zuten Areto Nagusian.

Aurreko urteetan bezala Enkarni Gernuak txontxongiloak ekarri zituen.

Ipuinaren marrazkiak ikusi nahi badituzue klik egin ondoko marrazkian. Ipuina entzun nahi baduzue klik egin beharko duzuen ondorengo zatietan:  eta 2. zatia


                                1. zatia:
                                                      
                                          2. zatia:
                                                        

2013-05-06

JATU ESKOLAN

JATU ESKOLAN

 Apirilaren 26an Jatu, Elizabethen ama, lau urteko neska-mutilekin eskulanak egitera etorri zen.

Bera Georgian jaio zen eta bertako artesautza eta musika erakutsi zizkigun.

Artileaz erratz magikoa egin genuen. Gero georgiarrez norberaren izena kolatu genuen lore baten ondoan.

Primeran pasatu genuen Georgiako kultura ezagutuz.





















MILA ESKER JATU!!!

2013-04-22

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Dakizuenez, bihar apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatzen da munduan zehar.

Hori dela eta, ondoren agertzen diren jarduerak proposatzen dizkizuegu: aurkezpena, jolasa eta YouTuben agertzen diren bi bideo interesgarriak.



















Jolasaren erantzunak:

  1: KATALANEZ       2: BRETOIERAZ      3: POTUGESEZ    4: FLANDESERAZ
  5: DANIERAZ         6: ERRUSIERAZ      7: GREKOZ          8: AIMARAZ
  9: ALBANIERAZ    10: GAZTELANIAZ   11: ARABIERAZ    12:ITALIERAZ
13: FRANTSESEZ    14: INGELESEZ       15: EUSKARAZ 

2013-04-18

OUHAJIBA ESKOLAN

OUHAJIBA IPUINAK KONTATZEN

Oporrak baino lehen Ouhajiba, Nora eta Ismaelen ama, 4 urteko geletan egon zen bere istorioa eta bere gustoko ipuinak arabiarrez irakurtzen.

Beste aldetik ere, arbelean guk esandako hitz batzuk arbierrez idatzi zituen.

Umeek kokatu zuten bere herria mapan eta ikusi zuten zein nolako ibilbidea egin behar da Galdakaotik Marrokora.