2012-12-03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ESKOLAN




Eskolan gaur euskararen nazioarteko eguna ospatzeko hainbeste jarduerak antolatu ditugu.
Hona hemen gaur goizean, pregoia entzun eta gero, 6. mailako ikasleek botatako bertsoak:

Ai, ai, ai, ai, ai,
ziri ziri Pedro,
euskara ez da galduko hemen
hitz egin ezkero.

Ai, ai, ai, ai, ai,
Pedro ziri ziri,
eskolan eta Galdakaon ere
ekin euskarari!
Abenduaren 3an
izan txapelduna,
denok kalera joan maitia
hori bai eguna!

Euskararen eguna
jendea plazara,
ondo pasatu eta maitia
hitz egin euskara.

Burua erabiliz
hizkuntzari ekin,
eta Urretan denak maitia
Euskeraz hitz egin.

Munduan baditugu
herri ta hizkuntzak,
geurea da eusera maitia
gara euskaldunak. 







 

Ai, ai, ai, ai, ai,
ziri ziri Pedro, 
euskara ez da galduko hemen
hitz egin ezkero.
 
Ai, ai, ai, ai, ai, 
Pedro ziri ziri, 
eskolan eta Galdakaon ere
ekin euskarari.



Gu hamaika urteko
gaztetxoak gara,
euskara maite dugu, maitea
bere eguna da.


Abenduaren 3an
defendatu euskara,
euskaraz hitz eginez, maitea
euskaldunak gara.


Arazorik badago 
eskolan gurekin,
klasean ta patioan, maitea
euskaraz hitz egin.

Abenduaren 3an
portatu patxadaz,
eskolan ta kalean, maitea
mintzatu euskaraz. 




 
Ai, ai, ai, ai, ai,
ziri ziri Pedro,
euskara ez da galduko hemen
hitz egin ezkero.

Ai, ai, ai, ai, ai
Pedro ziri ziri, 
eskolan ta Galdakaon ere
ekin euskarari.

Gure eguna hau da
guztiok plazara,
euskal neska-mutilak, maitia
herrian euskaraz.

Nahiko kili-kolo dago
bere osasuna,
euskara laguntzeko, maitia
heldu da eguna.

Gu euskaldunak gara
beti elkarrekin,
guztiok ahalegindu, maitia
euskaraz hitz egin.

Euskaraz hitz egiten
Euskal  Herrikoak
gure hizkuntza da ta, maitia
gu gara euskaldunak








Goizean zehar ikasle guztiek, zikloka, karaoke batean parte hartu dute areto nagusian






 









Arratsaldean 1. eta 2. zikloko umeak txokoz txoko ibili dira patioan jolasean.


2012-11-27


EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Eta berriro abenduaren 3a ailegatuko zaigu.

Dakizuenez EUSKARAREN EGUNA ospatzen da.

Eskolan hainbeste ekintzak antolatu ditugu. Herrian ere beste batzuk prestatu dituzte.

ADI EGON!

   ANIMA ZAITEZTE! 

      eta 

            PARTE HARTU!!!



       

2012-11-26

MURRIZKETARIK EZ!



Kurtso hasieratik Urretako maisu-maistra batzuk eskolaren aurrean jartzen gara protesta moduan hilabetero lan egitera etortzen garen lehenengo ostegunean 08:45ean. Ekintza honekin egiten ari diren murrizketaren aurkako eritzia eman nahi dugu.

Gurekin batera egon nahi baduzue gonbidatuta zaudete.

Hurrengo ekintza abenduaren 13an ate urdinean izango da. Ordura arte

2012-10-23

ESKOLA KONTSEILU BERRIA




Joan den ostegunean, urriaren 18an, eskola kontseilurako hauteskundeak egon ziren gurasoen artean. Hauek  dira  4 urterako atera diren gurasoak:

  1. Iñaki Larrea Egaña
  2. Abeli Alarcón García
  3. Ana Isabel Salvador García
  4. Olatz Echevarria Iriondo
  5. Sonia García Espartero
  6. Sandra Martínez Aranda
  7. Mariví Ojeda López-Quintana


2012-09-25



ONGI ETORRI KURTSO BERRIRA!!!

Ongi etorri kurtso berri honetara.

Ikusten duzuenez Urreta 2an irudi berria estrenatuko dugu. Momentuz lanetan ari dira baina laister eskolak bere aurpegi politena erakutsiko digu.

Aurten ere, blog honetan eskolako berriak aurkeztuko dizkizuegu.

2012-05-14

PILOTA TOPAKETA

Ostiralean Galdakaoko eskolen artean 1. pilota topaketa ospatu zen. Topaketan Eguzkibegi, Gandasegi eta Urretako 6. mailetako ikasle eta irakasleen parte hartu zuten.

ELEXALDEKO FRONTOIETAN JOLASEAN

JAIALDIAREN PARTAIDEAK

BEHEKO FRONTOIAN PARTIDAK IKUSTEN


BERTSOLARITZA ESKOLAN

Asteartean kantaldi bat izan genuen eskolan 3. ziklokoentzat. Ikusten denez, guztiok, ikasleek eta irakasleek, parte hartu zuten.

2012-05-08

OSASUN ASTEA

Beste urtetan ateratako txartela




Aste honetan OSASUN ASTEA ospatzen ari da Galdakaoko eskola guztietan.


Gure eskola dagokionez  4 urtetik 6. mailera arte hartu dute parte.











Haur Hezkuntzakoek eta 1. ziklokoek "Lagunekin Baratzean" antzerkia ikusi dute. 2. eta 3. ziklokoek zirku tailerrak izan dituzte.

Beti bezala, oso ondo pasatu dute guztiek.

2012-05-04

IDAZLEAK ESKOLARA

Azken bolada honetan bi idazle etorri dira eskolara: Virginia Imaz eta Antton Irusta.

Virginiak fama handia dauka ipuin-kontalari moduan eta hainbeste lekutan egin du lan, horien artean "Circo del Sol"-en.

Antton Irustak irakasle egiten du lan, ipuin asko idatzi ditu eta ipuin-kontalaria ere bada.





Biekin asko disfrutatu genuen haiek kontatutako ipuinak eta pasadizoak entzuten.




Hurrengora arte!

2012-03-05

ITSASMINEZ

Datorren ostiralean, martxoak 9, Haur Hezkuntzako umeek "Itsasminez" ipuina ikusiko dute Areto Nagusian.

Aurreko urteetan bezala Enkarni Gernuak  txontxongiloak ekarriko ditu .

Ipuinaren marrazkiak ikusi nahi badituzue klik egin marrazkian eta entzun nahi baduzue klik egin beharko duzue hemen .

2012-03-01

ANTZERKIA INGELESEZ



Urtero bezala, aurten ere, "Face 2 Face" taldea gure eskolan egon da haien antzerki-lanarekin. Aurten "Robin Hood" lana ekarri digute eta ikasle guztiek  parte hartu dute gustora.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue klik egin ingeleseko blogean

2012-02-22

2012-02-14

INAUTERIAK

 
BADATOZ INAUTERIAK!!!

Inauteriak ailegatzear daude eta urtero bezala eskolan oso desfile polita prestatzen ari gara.

Desfilea Urretako kiroldegian egingo dugu hurrengo ostiralean. Desfilea amaitu eta gero eskolara bueltatuko gara txokolatea hartzera.

Plan ederra, ezta?

Egun hori ailegatu baino lehen zuen buruak prestatzen hasi nahi baduzu, klik egin argazkian eta jolastu ahal izango duzue aurkitu dugun  "aula pdi"n argitaratutako orrialde dibertigarrian


2012-01-27

AGATE DEUNA

         KLIK EGIN!                           
 Eskolan datorren ostiralean, otsailaren 3an, ospatuko da. 
                         

MATRIKULAZIOA




Matrikula epea zabalik dago

EGUTEGIA: Urtarrilaren 30etik Otsailaren 10era

ORDUTEGIA:  09:00 - 13:00
                     14:30  - 16:00

2012-01-10

URTE BERRI ON!


Ongi etorri urte berrira!
Berriro eskolan.
Gure aurretik ia-ia estrenatu gabeko urte berria daukagu.
Ea ondo aprobetxatzen dugun!