2011-12-09

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA







Joan den ostiralean euskararen eguna ospatzeko ekintza desberdinak izan genituen eskolan . 
Nahiz eta  eguraldia oso aproposa ez izan, primeran pasatu genuen.
Hasteko Urreta 2ko aterpean Josuk, bertsolariak, pregoia irakurri zuen. Geroago 6. mailako gela bakoitzak beraiek prestatutako bertsoak bota zituzten. Amaitzeko denok batera Euskal Herrian euskaraz, Oskorriren kanta,  abestu genuen.
Jarraian batzuk geletan, beste batzuk areto nagusian segitu genuen prestatutako ekintzetan.
Arratsaldean, euria zela eta, ezin genuen aurrera eraman antolatutako programa. Dena dela, badaezpadako ekintzetan parte hartu genuen.
                                                                                   

Eguna borobiltzeko aterpean elkartu ginen  berriro abesteko.