2011-12-19

GABONAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!




Urte barri-barri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta niri
ez ba(da) ere
txarri belarri

2011-12-09

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA







Joan den ostiralean euskararen eguna ospatzeko ekintza desberdinak izan genituen eskolan . 
Nahiz eta  eguraldia oso aproposa ez izan, primeran pasatu genuen.
Hasteko Urreta 2ko aterpean Josuk, bertsolariak, pregoia irakurri zuen. Geroago 6. mailako gela bakoitzak beraiek prestatutako bertsoak bota zituzten. Amaitzeko denok batera Euskal Herrian euskaraz, Oskorriren kanta,  abestu genuen.
Jarraian batzuk geletan, beste batzuk areto nagusian segitu genuen prestatutako ekintzetan.
Arratsaldean, euria zela eta, ezin genuen aurrera eraman antolatutako programa. Dena dela, badaezpadako ekintzetan parte hartu genuen.
                                                                                   

Eguna borobiltzeko aterpean elkartu ginen  berriro abesteko.

2011-11-22

EUSKARAREN EGUNA

 

Dakizuenez, abenduaren 3an EUSKARAren EGUNA ospatzen da.

Hori dela eta, eskolan hainbeste ekintzak antolatuko dira.

Herrian ere, beste hainbeste. Adi egon eta parte har ezazu horietan!

ONDO PASA!!!


video

2011-11-08

LEKEITIO

Denok dakizuenez, joan den hilabetean 6. mailako ikasle eta irakasleak Lekeitiora joan ginen Trinkete etxera hiru egun pasatzera. Nahiz eta eguraldia  oso ona ez izan, primeran pasatu genuen hango ekintzetan parte hartzen.

Hona hemen muntaketa txiki bat. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

video

Como ya sabéis el mes pasado las alumnas y alumnos de 6º junto con las profesoras fuimos a Lekeitio a pasar tres días en el albergue Trinkete etxea. A pesar de que el tiempo no fue especialmente bueno, nos lo pasamos muy bien realizando las actividades que nos propusieron.

Aquí tenéis un pequeño montaje. Esperamos que os guste. 

2011-11-02

AGUR ARANTZA


Ta memorian, zure irria.
Ta memorian, zure begiak.
Ta memorian, zure keinua.
Ta memorian, zure izatea.
Ta memorian, bizi zaitugu.
Ta memorian, zure aiduru.
Ta memorian, zaitut katigu.
Ta memorian, izango zaitut.


                      Gontzal Mendibil

BETI GURE GOGOAN!!!